Forma hartzen gutxinaka!
Blog-a ahaztuta nuela oroitu nintzen duela pare bat aste, ta tira, eskiko temporada hurbiltzen arid ela eta denbora libre asko dudala aprobetxatuz, saiako gara parte hartzen dudan karreren kronika edo egiten, behintza saiatuko gara.
Abuztu amaierarate egindako deskantsoaren ostean gutxinaka fundamentoz entrenatzen hasi nintzen, gehiegi egin gabe, temporada urrun gelditzen baitzen. Hola hasi baina segituan forma hartu ta gero eta gehiago entrenatzne hasi naiz. Astean 5-6 egun ari naiz entrenatzen, roller ta korrik alternatuz, ta gustora!
Egindakoa igartzen hasi da emaitzetan, Asics upterra trail-erako apuntatua nengoen, eta aste horretan asko entrenatu banuen ere, 14. postua lortu ahal izan nuen, Mario eta Angel Llorens-engandik 3 minutura. Oraingo karreretan taktika aldatu egind ut. Beti irtetzen naiz karrera erritmoa baino pixka bat geldoago, 5. minututik aurerra jendea pasatzen hasteko ta jendea pasatzen amaitzeko karrera…Ez dakit hala denbroa hobeak lortuko ditudan, baina petadatxu ugari ekiditea lortzen dut.
Pasadan larunbatean mendiko eskiko euskal elekzioarekin proba batzuk genituen adarran, bakoitzaren forma ikusi eta Jokinek entrenamenduak bidaltzen hasteko. Primeran joan zen, Iñigo Lariz baino 16 segundu beranduago heldu nintzen adarra puntara egindako tst-ean, 9:15, baina halere bikiak sorbaldaraino igoak nituen! Kaña asko astean zehar beharbada.
Hurrengo egunean cita garrantzitsua, klaseko Jon Ciaurrirekin nengoen apuntatua Green cup koparen Orduñako mendi duatloira, kompetitzeko baino, abenturara gindoazen! Nik korrikako sektorea egingo nuen, erreleboa eman eta Jonek bizikletako 17 km-ak. Irteera marran Mikel Idirin zebilen, ta argi zegoen bera, Juan Nieva, Eneko Larrucea eta beste batzuen artean karrerako zatia ez zela broma bat izango!
Irteera lehen marran jarri eta jendea abiadura handian irten zen, joan daitezela, pensatu nuen, 10 km daude jendea aurreratzeko! Gutxinaka gutxinaka jendea pasatzen hasi nintzen goraka, 7-8 edo, eta beste 4-5 beheraka, azkenean erreleboa 10. emanez, lehenengoetatik 2-3 minutura! Jonek dena eman zuen, baina bizikleta utzi samarra zuen eta postu batzuk galdu zituen, hala ere 23. eta oso pozik!
Aste hontan komeriak, astelehenean 20 minutu roller baserrira igotzeko eta eskaladasesio gogorraren ondoren, asteartean 2 ordu ta laurden ta 20 km baino gehigao egin nituen Liderekin, ta asteazkenean kriston agujetak bikietan! Baina bueno pasatzen hasi dira, ostegunean fartlek pixkat Zaldiaran inguruan, atzo 2 orduko rodajea Pagasarriri bisita eginez eta gaurko entrenoaren ostean bihar deskantso merezia dator!
Benga, bazkaltzera noa gero Urkiolan roller egiteko intentzioadudala, hurengorarte!
