Nahiko eskiekin eta bikain bat korrika
Azterketak hurbil daude, eta puntuatzerajarriak, nire bi kiroletan aprobatududala uste dut, orain arte. Azterketak ea hola dihoazen ere…
Mendiko eskiko lehen proba, Vallterren 9 egun matxakatzenegon ostean, port aineko espainiako txapelketa izan zen. Irteera lasaia egin nuen, lasaiegia pentsatzen jarriak, lehenengo minutuan 20. postuaren inguruan joango nintzen guztira! Baina tira, segituan batzuk pasa eta aurrera. Aurrean taldea egina zegoen, eta baikorrak izanda ere zail ikusten zen haiek jarraitzea. Erritmo horretan desnibel doblea egin nzakeelaren sentsazioekin, baina erritmo hura pixkat igota ezingo nuela jarraitu era berean, txispa falta? Dana dalakoa, ezin izan zen karrera gustora bukatu, azkenean 5. postua juniorretan eta 4.a oso metro gutxitara, distantzia gehiagoan harrapatzekoa, baina distantzia zena zen, eta ezin. Hala ere, sentsazio onak luzeei begira, jendeak pot eginda bukatu zuen, ea aurten ere bakarkakoan buelta ematen diodan honi!
Bestetik, 3 eguneko kontzentrazio batean egon ostean, non ia dena jeitsiera teknika landu genuen, metro erdiko elur hautsarekin! hori bai, elur hauts guzti horren azpian baserik ez, eta eskiei marka politak egin genizkien… Bina tira, ondo etorri zen eta izugarri ondo pasa dugu! Ba hori, egun horien ostean, bi egun korri eta Belatxikietara igoerara animatu nintzen… Irteeran 100 korrikalaritik gora, Oier ariznabarreta, Imnol goñi, bikilako bi tipo… maila zegoela zirudien! Ni nire karrera egiteko intentzioarekin, atzetik aurrera irten eta belatxikietara 6. postuan heldu nintzen, hala ere brooks-ak gasteizen zeuden, eta asfaltokoekin jeitsieran ez lesionatzearekin nahiko nuen! Ahal bezala aguantatu etabi postu soilik galdu nituen, 8. eta oso pozik! Aurten korrika gerra pixkat emateko aukerak ikusten ditut! Baina korrika asko dago egitear oraindik.
Txapelduna Oier ariznabarreta, nola ez, 54 minutuko denbora izugarriarekin, errekorra baino 3 minutu gutxiago eginda. Zorionak berari, a zelako urtea izan duen, ea gehiago dituen halakoak!
Besterik gabe, ah! Javi eta roller kideek berotu naute karrera luzeren bat egiteko, eta erabakia dago, hiru haundiak! Bolumen nahiko egin beharko da apirilean eta maiatzean baina ondo etorriko da, ea zer moduz doan! Aio!